1.10.11

BOGA! Itsasoarekin lehian. El desafío con el mar.



Bilbo, 2011ko irailaren 26an. Itsas Museoak ekoiztutako erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundia eta Seguros Bilbao-ren babesarekin burutu ahal izan da, Peñascal Fundazioa, Eitb, El Correo eta Bizkaiko Arraun Federakuntzaren lankidetzarekin batera. Erakusketa irailaren 27tik aurrera ikusgai izango da Itsas Museoan, datorren urteko urtarrilaren 8ra arte.


Erakusketaren ibilbideak traineru estropaden aurrekarietara garamatza, itsasoko ogibideetara, gaur egungo arraunketa eta traineruen estropadetarainoko bidaia eskainiz. Erakusketan zenbait ikus-entzunezko eta interaktibo aurkituko ditugu, arraunketaren alderdi teknikoaz gain, bere alderdi gizatiarrena erakutsiko digutenak.