BRUSA

                                                                  B R U S A
 Euskal Bateleroak Elkartea usadiozko ontzien berreskurapena eta erabilera bultzatzeko jaioa den elkarte bat da.

Usadiozko ontzien inguruan dauden elementu guztiak (kulturalak, itsas arotzeria, arrantza gailuak, ohiturak eta jantziak....) berreskuratzeko lanean ari gara ere.

Elementu hauek berreskuratzeko iturri ezberdinei egiten diegu so (nagusiekin berba egin, adituei galdetu, museoak bisitatu, liburuak aztertu eta antzinako argazki asko eta asko aztertu).

Euskal Herriko jende gehienaren buruan arrantzale jantzi bezala mahoizko oihalarekin egindako jantziak daude. Egia da 30 hamarkadatik aurrera oihal honen erabilera lan munduan izugarri edatu zala estatu mailan
eta gurean arrantza munduan eta lantegietan batez ere .


Etorri zan eta luzetarako geratu ere. Egun, itsaso aldeko jaietan jendea mahoizko erropekin janzten da, edo erosoagoak diren (kamiseta,polo..) urdin koloreko jantziekin.

   
 
Euskal Herria                                       Pañuelo huertano (Murcia)



                          Geure portuetan topatu zitekeen jantzien aniztasuna “betirako” galdu da?


Arrantzaleek erabiltzen zituzten jantziak baserritarren jantzien antzerakoak ziren (abarketa, praka, alkandora, gerriko eta txapelak). Baserritarrek brusa irekia erabiltzen zuten eta arrantzaleek Brusa itxia.

Elkartearen asmoa  Brusa izeneko jantzia berreskuratzea da.

Euskaltzaindia. Brusa: gizonen jantzia


Hiztegia 3000. Brusa: blusón, blusa larga y suelta

Euskal hiztegia .Brusa: (*1896, 1952; bruxa 1956; burrusa 1935; blusa 1880; bluxa 1880) Gizonen jantzia, mantalaren antzekoa.

Itsaso Atlantikora begira dauden herrialdeetako arrantzaleek erabili izan dituzte brusak; esaterako, Irlanda (irish smock), Ingalaterra (walsh smock), Bretainia (vareuse) eta Galizian. Mediterraneo itsasoan antzeko jantziak erabiltzen ziren ere.


Herrialde bakoitzean bertako bereizgarritasunekin topatu dezakegu (poltzikoak, kuelloak, maukak, puñoak..).

Bretainian eta Ingalaterran komertzialki saltzen den jantzi bat da eta ugariak dira jantzi hau ekoizten duten lantegiak



 
Fisherman smock´s- Gales                                               Irish fisherman smock - Irlanda


     
Vareuse - Bretainia                                                                 Belgika



                                                Walter Martna (Old fisherman Brittany)


                                  Brusa

 Euskal kostaldean erabiltzen zen jantzi hau europar errialdekoekin alderatuz apur bat ezberdina da.

• Batetik mauketan puñoa dute (puño luzea) botoiarekin. Puño hoiei buelta bat ematen zitzaien kanporuntz botoia babesteko.

• Kuelloa besteak dutena baino txikiagoak da eta lepoko ‘abertura’ irlandar ereduaren antzekoa da, luzetxoa.

• Brusa egiteko oihal zatiak pieza batekoak dira bai aurretik eta bai atzetik lepo aldean pliegeak egiten dituztelarik.

• Maukak kolore berekoak izan daitezke edo ez. Batzutan mauka osoa beste kolore batetakoa da eta beste batzuetan mauka erdia soilik (norberak egindako konponketak??).

• Brusaren luzera ez da beti berdina baina gutxi gora bera istar hasierarartekoa da.

• Argazkiak zuri beltzean eginda egon arren brusaren koloreak horixkak, beige, tella kolorea, granatea, gorrixka, berde iluna eta beltza direlakoan gaude. Garaiko kuadroetan eta koloreaturiko argazkietan ikusi daitezke.
• Kolore hauen barne gama haundia zegoela uste dugu garai hartako tintadak beti ez zirelako berdinak.


• Garai hartako brusaren oihala, beluntzien bela oihalaren antzekoa zelakoan gaude baina egun, Europatik ikusi ditugun brusaren antzeko jantziak kotoizkoak dira eta gramaje aldetik astuntxoak dira.

• Brusak gaur egun jertse batek betetzen duen erabilera betetzen du. Honen azpitik alkondara eroaten da.

                          MARGO LANETAN BRUSA



                                                          Valentin zubiaurre (Santi andia)

                                              
                                              Ramon Zubiaurre (Arrantzalea eta bere familia)

 

                                                                     Ramon Zubiaurre
 
Valentin Zubiaurre (Ondarroako jende nagusia)


                                                    Valentin Zubiaurre (Bertsolariak)

                         ARGAZKIETAN BRUSA

 
Argazki hauetan oso ondo ikusten dira brusaren ezaugarriak. Kuelloak, puñoak, mauken forma eta lepo inguruan eratzen diren pliegeak.



 

Argazki honetan ezker aldean agertzen den gizonari primeran ikusten zaio nolakoa den brusaren atzeko aldea eta nondik ateratzen diren maukak.



                         

         
                             
                                 Brusaren maukak kolore ezberdinekoak izan daitezke.

 

Hemen ere mauken kolore ezberdina ikusten da nahiz eta kasu honetan mauken kolorea sorbaldatik hasita ezberdina izan. Puñoen detallea oso ondo ikusi daiteke.

Hemen ere hiru brus daude eta hirurak kolore tonu ezberdina dute.


 

 


Dagoeneko hasiak gara Brus batzuk josten.

Emaitzen argazkiak eskegiko ditugu lehen bai lehen