B A T E L A



BATELA

Batela da euskal kostaldeko arrantza-ontzietan txikiena.

Eginkizun pila baterako erabili izan da (arrantza,garraioa)

                                                                                         Hondarribi pasaje batela
Arrantzalearen ontzi partikularra zen, arrazoia zena zela txalupak itsasora irteten ez zirenean portu inguruan lanean segitzeko aukera ematen ziona.

                                                                                   Portugalete eta Areeta tartean
 4 eta 6 metrotako luzera eta 1.50 metroren ingurko zabalera du. Hiru edo lau tosta ditu eta bertan pertsona batetik  hiru pertsona bitartean ibiltzen dira.

                                                                                Bi korastadun batela Donostian

 Bi korastadunak eta baita atze abakikoak ikusi  daitezke.

                                             Atze ebakiko eta erenhoialeko battelak Biarritzen

Lapurdi eta Gipuzkoa aldean egositako akaziaz dituzte eginak zuakerrak eta  Bizkaia aldean ordea egositakoak eta baita zerratutako aritzas eginak izaten  dira .


 Aurreko  Brankaganearen(tilla) aurka jarririko masta bakarrak “zapi erena” motako haize-oihala eusten zuen. Kasuren batean txalupa handiagoen biko masteria imitatu izan du.

                                                                        Llanes-eko portua

XX. mendearen lehen zatian aisialdiko ontzi gisa hasi ziren erabiltzen kostaldeko herri turistikoetan. Mendearen erdialdean behin betiko baztertu zen belaren erabilera, eta arraunez propultsatua izateko forma egokiagoak hartzen hasi zen.

                                                                                                        Areeta 1920
Azken urteotan ontzi honekiko interes gero eta handiagoa ikus daiteke,. horri esker, oraindik ba-diren batel tradizionaletako batzuetan haize-oihala bera ere berreskuratu egin da.

Itsas identitatea- rekiko  halako sentikortasun bat baduten pertsonei esker, zurezko hainbat batel tradizional gorde izan da.

Badira ere ontzi berriak egiten ari diren gutxi batzuk.

 Gaur egun, ontzi hauek kirol arrantzarako eta itsas inguruko gozamenerako  erabiltzen dira.


                                                                                     Batel taldea Izaro eta Laida artean




BATELAREN ATALAK

Irudi hau osatzeko hainbat liburutatik etara ditugu hitzak, Euskal Batelerotako kideak ere beraien herrietan erabiltzen direnak jaso dituzte. 
Erabilitako liburuak hauexek dira: Tostako euskera , Itsasoa bilduma, Irudidun itsas histegia , Ondarruko arrantzaleen lexicoa, Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia.











BATELAK EKIALDETIK MENDEBALDERA

ASTURIAS







CANTABRIA




BIZKAIA



















GIPUZKOA






LAPURDI






















BATELAK MARGOLANETAN 

Ignacio Ugarte



Vicente Berrueta


Martin Rico




Dario de Regoyos