23.9.11

O L A R R O eguna 2011


Eguraldiak ez zuen batere lagundu Zumaian, Olarro egunean ospatu genuen bilkuran. Batzuk biharamunetik etorri ziren eta beste batzuk goizean goiz hasi ziren iristen. Zokoa, Hendaia, Lekeitio, Ondarru, Plentzia, Algortatik…


No acompañó el tiempo en la concentración de Zumaia del pasado 17 de Septiembre organizada con motivo del Olarro Eguna.Bajo la lluvia se montó el stand de Euskal batel-eroak, donde más tarde se enseñó al público a realizar estrobos y la manera de hacer los nudos más utilizados en el mar. Una docena de botes provenientes de diversos puertos de Euskal Herria salieron a recibir al Ameriketatik, la trainera de la asociación pasaitarra de Albaola que navegó hasta Zumaia desde Pasaia.





Euripean stand-a montatu eta batelak uretaratu. Yate Veré, Ezkailu, Mario, Juan Pedro, Pantxike, Trabola, Arriluce bi, Ttiri ttara, Kanotero, Skerry, Dory Plume, Txakoli eta Kurral. Zumaiako itsasadarra jaitsi eta itsasoan egin zioten harrera Pasaiatik zetorren Ameriketatik traineruari. Blai iritsi ziren herrira gure itsas gizon eta emakume.

Standean, estalape ederra bihurtuta, gaztetxoei erakutsi genien korapiloak eta estroboak egiten. Pantaila batean, Batel-eroen argazki dotoreak ikusten ziren bitartean. Standaren ondoan, hiru batel ziren ikusgai: Maribeltz, Zumaiako taldea konpontzen ari den Yokin batel ederra eta Algortako taldea konpontzen ari dena. Zein baino zein ederragoa.

Junto al stand se exibieron tres embarcaciones en distintas fases de restauración.


Kamixetak eta zapiak izan ziren Udaletxeko opariak. Eskerrik asko Zumaia.























Txikiteoa eta gero, bazkaltzera joan ginen eta han olarroa dastatzeko aukera izan genuen. Olarro-patata eta arroza olarroarekin. Ardoa eta sagardoa…Gero gateau basque eta kapia.

Los responsables de Olarro Eguna nos acogieron en la comida popular que organizaron para más de 400 comensales, y a continuación se celebró una regata contrareloj de bateles con cuatro tripulantes entre casi 40 tripulaciones en la que Euskal Batel-eroak participó con cuatro tripulaciones; Iparralde, Lekeitio-Ondarroa, Zumaia y Bizkaia.


 
Batelak hartu eta batelen herri-estropadak ikustera eta parte hartzera joan ginen. Batel-erook lau eskifai osatu genituen: Iparraldekoak, Pasaiakoak, Zumaiarrak eta Bizkaitarrak. Oso paper ona egin zuten gureek. A ze estiloa!! A ze arraunketa dotorea!!

Poliki poliki hasi ziren partaideak etxeratzen. Gurdietan edo kotxe gainean batelak ipini eta hurrengoan Zumaiara eguraldi hobearekin joango garelakoan agurtu ginen.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagaitik eta segi bogan!!










Argazkiak : Javier Carballo Berazadi






Eskerrak antolatzaileei holako ekimenak bultzatzeagatik.