Cantu Sant Ana elkartekoek jai eguna zuten antolatua portu eta plaza aldean .
Goizeko amarrak aldera Getxo, Plentzi, Galdakao, Lekeitio eta Ondarroatik etorritako 7 batel iritis ginen plazara.
Batelak erakusgai egon ziran eta inguruko jende asko gerturatu zen hauek ikustera eta batelen inguruko hainbat galdera egitera.
Cantu Santa ana elkarteak lan handiz eta boluntarioen laguntzaz egindako izugarrizko museo bat du, bertan itsasoarekin ikusi beharra duten hainbat gauza dituzte erakusgai (arrantzarako tresnak, erremintak, ontzien motorrak, argazki zaharrak, maketak ) Castro inguruko batel zein motor ontzi zaharrak jasotzen dituzte ere.
Museoa ikusi ondoren Plazarantz habiatu ginen.
Plaza inguruan arrantzaleen janari lehiaketa zegoen antolatua , usaina ezin hobea zen.
Herri bazkariaren ondoren ontziak uretaratzeko unea heldu zen, plazatik elambrara eta
uretara.
Haize gutxi izan arren Cantu Santa Ana elkartekoak duten ontziarekin bat aritu ginen itsasketan.
Ea datorren urtean olakorik egiteko aukerarik dugun.
http://www.cantusantana.org/
Argazkiak
https://picasaweb.google.com/114345779106902358666/CASTROIRAILAK3#
Bideoak
http://www.youtube.com/watch?v=E-Fwv41v9o0
http://www.youtube.com/watch?v=zVImcYjf77k&feature=related