10.1.12

LES ESCUMAYRES TALASTA

Urtarrilaren 6 han  "Les  Escumayres Talasta" elkarteko egoitzara bisitan joan ginen.




Elkartean ontzi berriak egin eta zaharrak zaharberritzen dituzte.
Pasadan urteetako topaldietatik kideetariko batzuk ezagutzen genituen, oraingoan beste batzuk ezagutu eta beraien egoitza ikusteko aukera izan dugu.
Aturri ibaiaren ondoan kokaturik dute egoitza bertan lan egiteko toki ugari eta lanabesak dituzte.




Egun 5 ontzitan lanean ari dira.



Aturri ibaiko ontzia "kurral"a  berreskuratu dute elkartean.



Lan hauek Philippe Saint Arromanen inguruan burutzen dira.
Philippe itsas arotza da eta elkarteak egiten dituen ontzi guztien lanen zuzendaritza eramaten du.
Asken hilabeteetan Chasse Maree aldizkariak egindako ontzi diseinuen lehiaketan bigarren zaria irabazi du.
Philippek "Balea" izena duen ontzia diseinatu du , betidaniko bateletan oinarrituriko ontzia da.

                                                            Kurral (goian) Balea (bean)


El pasado seis de enero visitamos la sede de “Les Escumayres Talasta”
la asociación que bajo la tutela de Philippe Saint Arroman construye y
restaura embarcaciones a la orilla del Aturi, junto a Baiona.
Desde allí han recuperado la embarcación propia del Aturri, el
kurral, de navegación a vela y remo, y entre otros proyectos, el
último es el diseño y la construcción del “Balea”´inspirado en las
formas de nuestro batel tradicional.
Con carácter bianual vienen organizando unos encuentros para fomentar
la navegación tradicional en el Aturri y para este 2012 han preparado
el siguiente programa:
Desde el 30 de Agosto, jueves hasta el domingo 2 se recorrerá el
Aturri desde Rasport hasta Lehuntze, unos 70 kilómetros, durmiendo en
tiendas de campaña. La organización tiene previstas distintas ofertas
culturales y festivas para estas tres noches.

Escumayre talasta elkarteak abuztuaren bukaerarako topaldi bat antolatzen ari da, hemen duzue informazia gehiago.
 
Aturri 2012 abuztuaren 30etik, ostegun batez, irailaren 2a arte, igandearekin, iraganen da. Ibilaldia Rasport herritik abiatuko da, Saint-Etienne d’Ortheko udalan kokatua, eta Lehuntze herrian bukatuko da; denetara, Biduzta eta Aran ibaien igoera, hau da gutxigorabehera 70 kilometroko bidea, 4 egunez, Landestan eta Pirineo Atlantikoetan.




Giro onean ibiltzeko asmotan, pentsatu dugu hobe zela itsasontzien kopurua 30era mugatzea (denak ohizko belarraunak izan beharko dira), erran nahi du 70 edo 80 pertsonaren muga, animatzaileak barne.


2008 eta 2010. edizioetan bezala, antolatzaileak ibilaldi « ibiltari » bat egitea aukeratu dute. Arrazoiak hauexek dira : ez dugu horrela autoekin joan-etorri ainitz egiterik. Gauak oihaletxeetan pasatuko ditugu, lehorreratzen garen tokian, edo inguruan ; antolatzaileak puxken tokiz aldatzea arduratuko dira.


Uregi bakoitzean gaualdi goxo bat pasatzeko aukera izango dugu, biztanleekin. Gau batzutan animazioak antolatuak izango dira, ikusgarriak (adibidez, 2008. urtean, aurkeztu genuen mintzaldi bat Bokaleko arrantzari buruz, gaualdi kantari bat Gixunen, « Bokaleko Aneta » ipuina St-Etienne-d’Orthe herrian ; 2010.ean, Rasport herriko kantari gazte batzu hurbildu ziren eta Hastingues herrian Aturriko uharteeri buruzko mintzaldi bat entzun genuen).

Informazio gehiago lortzeko: