26.3.15

BATELAK ATONDU ETA URETARA


Udaberriarekin batera txalupen atontzea dator.
Dagoeneko elkarte ezberdinak beraien udako topaldien antolakuntza egiten hasiak dira,
Topaldien berri  emango dizuegu jakitun garen ala.
Euskalherriko kostaldean izango ditugu ainbat topaldi udaberri eta uda bitartean , pasadan urteko guztiak errepikatzea espero dugu behintzat.
Bada azken urteotan ospatu ez denik eta berriz ospatuko denik ere.
Itsas begia elkarteko kideek topaldi honetan parte hartzeko konbitea luzatu digute:

2013ko edizioa zoritxarrez deuseztatu ondoren, Itsas Begia elkarteak ohizko bela eta arrauneko itsasontzien elgarretaratzea seigarren aldikotz antolatzen du Zokoan, 2015eko maiatzaren 22tik 25era. 
Parte hartzaileen kopurua 20ra mugatua denez, gomendatzen dizuegu izen-ematea lehenbailehen egitea.
Behin betiko egitaraua geroago helaraziko dizuegu.
 Bitartean, izan ontsa.

Parte hartu gure baduzue hemen duzue Itsas begia elkarteko helbidea.

Itsas Begia
2 rue Jean-Baptiste Carassou
64500 Ciboure
05 59 47 48 02
itsas.begia@orange.fr