Uda joan da , ospatutako topaldien inguruko berri emango dizuegu.
Honako helbide hauetan
topaldi ezberdinen inguruko argazkiak topatu ahal dituzue.
Corpus
Christi
Eguraldi polita izan
genduan Corpus Christi egunean.
Azken urteotan bezala
zaharberritutako batel bat uretaratu zen,
Lekeitioko John Fitzgerald Kennedy baxurako itsasontziaren ausiliarra uretaratu zuten “Itxas Egurra
Haizean” elkarteko kideek.
Aurten hildako Josu
Elortza bateleroari omenaldia hunkigarria
egin zitzaion.
http://itxas.getxo.net/Noticia_detall_1/_WbG8NZvDIQRbB89bsuOBUAi8-pRwv9GThF36Qe2IyYxvrzXRRtSZUoGziyhZBjzk
San Pedro Itsas jaia.
Aurten Galiziatik etorritako 5 ontzi(dornak) eta
Castrotik etorritako batel batek parte hartu
dute ere.Giro ezin hobea itsasketa zein bazkari afarietan.
https://www.facebook.com/video.php?v=307161406125002&set=vb.115196931988118&type=2&theater
Bizkaiko “Zinga”
txapelketa ospatu zen domekan, portua jendez beterik egon zan , ikuskizun
ederrataz gozatzeko aukera izan zuten
bertara gerturatutako guztiak.
Elantxobeko Andoni Goitiz
ek irabazi zuen froga ,Fernando Zendoia Lekitxarrak bigarren postua lortu zuen.
http://hemeroteca-paginas.mundodeportivo.com/EMD03/PUB/2014/07/24/EMD20140724029MDV.pdf
Bai Gipuzkoan (Mutrikun)
eta bai Lapurdin (Lehuntzen,Adur Ibaian)“zinga” txapelketak ospatu ziren ere .
Lapurdin Philippe Saint-Arroman eta Robert Larrède izan ziren garaile eta Mutikun Inas eta Jesus Mari
Bedialauneta anaiak.
Hiru txapelketa
hauetatik urtendako irabazleak Zumaian
ospatutako Batelero egunean “Euskal Herriko Zinga txapelketan” hartu zuten
parte.
Batelero eguna
Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaitik etorritako batelek parte hartu zuten “Batelero egunean”.Hiru herrialdetako batelak eta lau elkartetako partaideak izan ziren
Zumaiako uretan,
Cataluniatik etorritako Xerina Llaut a bertan izan zan ere.
Zumaiako kofradian bildu
ziren batelen arduradunak , bertan itsasketako nondik norakoak eta topaldiko
pabelloi eta oroigarria jaso zuten
Itsasoa bare zegoen eta
haize politak ontziak batetik bestera eramaten zituen
https://www.facebook.com/EuskalBatelEroak/photos_stream
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.328033614037781.1073741837.115196931988118&type=1
Ordubatak aldera ontzi
guztiak espigoiaren parean bildu ziren joandako bateleroei agurra egiteko.
Aurten joandako Josu eta
Sergio bateleroei omenalditxo bat egin zitzaien uretan
Zinga txapelketa
Euskal Herriko Zinga
txapelketa Batelero egunaren barne ospatu zan .
Arratsaldeko
bostak aldera Herrialde ezberdinetako garaileak prest zeuden.
Zozketa
egin ondoren binan bina parte hartu
zuten lehiatzen zingalariak.
Bi denborarik
onenak pasatu ziren final nagusira, aurtengoan
Mutrikuko Bedialauneta anaiak
izan ziren finalistak. Jesus Mari
bedialaunetak maixutasunez irabazi zuen lehiaketa.
https://eu-es.facebook.com/EuskalBatelEroak/posts/318891771618632
Galerna
1912 an Bizkaiako
kostaldean jasan zan “Galarrena” izugarria oroitzeko Bermion ospatzen diren
ekitaldien barne Abustuaren 6 eta 7 an beinolako ontzien topaldia eta
Itsasketak izan ziren.
Bizkaia Gipuzkoa eta
Lapurdiko ontziak parte hartu zuten itsasketa ezberdinetan.
Abustuaren
12an Bermioko herriak galarrenan hildako arrantzleei omenaldia egin zien.
Adur Ibadan gora
Abustuko bukaeran
lapurdiko beinolako ontzien saleak Aturri ibaian izan zuten topaldia.
Giro ezin hobe batean
aritu ziren hiru egunez Aturri ibaian gora eta bera.