10.6.14

BATELERO EGUNA 2014

Badator "Batelero eguna" 2014.
Aurtengoan Zumaiako kaiean ospatuko dugu batelero eguna uztailaren 31 an.
Euskal Herriko "Zingan" txapelketa ospatuko da.
Lapurdi Gipuzkoa eta Bizkaiatik etorritako ontziak izango dira bertan, Galizatik eta Kataluniatik etorritakoak be.
Jaigiro ederra izango dugu.

Hemen duzue egitaraua:

10:00 Txalupak uretara bota.
10:30 Patroien bilera kofradiako bentan. Gallardete banaketa.
11:00 Itsasoan nabigazioa.
13:00 Herrira itzuli, eta txalupak lotu. Kalejira txarangarekin.
14:30 Bazkaria. Itsas kantak.
17:30 Batel baten botadura.
18:00 Euskadiko Zinga txapelketaren finala, Bizkaiko, Gipuzkoako eta lapurdiko txapeldunen artean.
Ondoren nabigazio erakustaldia badian.
20:00 Batelak lehorreratzea.

Ontzirenbatetik parte hartu nahi baduzue geure posta elektronikora mezu bat bidali lehen bai lehen
Animatu eta etorri zaitezte gurekin Batelero Eguna ospatzera.

Guztion artean itsas ondarea gorde eta erabili dezagun.