Batelero eguna 2013-12-03
Uztailak 27
Batelero egunaren ekitaldien barne Ondarruko portuko
elambran Pintxe batelaren uretaratze eta
batalloa ospatu genduan.
Ondaruuko parrokoak
bedeinkatu zuen Juanan ek egindako batela.
27 an bertan itsasos heldu zen Azpigorri batela Ondarruko
kaiera.
Astean zehar Mario eta Txatua ere itxasos joan ziren
Lekitxotik Ondarrura.
Uztailak 31
Goizetik hasi ziren batelak heltzen kaiera, egun zoragarria
eta beroa iragarrita zegoen Estana muntatu, batelak uretaratu eta guztia antolatzen
joan ala beroa nagusitzen joan zan.
Bizkaia eta gipuzkoatik eta Kataluniatik joandako ontziak izan ziran batelero
egunean . Egunean bertan itxasos etorritakoak ere izan ziren, Mutrikoko Eguzki,
eta Zumaiako Mougly
Haizea oso eskasa izan zan eta ondorioz itxasketa mantsoa izan
genuen. Arrigorri eta Ondarruko portuko bokanaren artean ibili giñan
itxasketan.
Kataluniatik etorritako Xerina
Zumaiako Joaldunekin batera porturatu ziren ontziak .
Marmitakoaz gozatzeko aukera ederra euki genduan Ondarruko saridunen etxean .
Arratsaldean itsasoko lanak eta ohiturak mantentzearren
saregileei omenalditxo bat egin zitzaien.
Euskal Bateleroak elkarteko presidentearen hitzaldia
Datorren urteko Batelero eguna prestatzen gabiltza jadanik
.2014 ean Gipuzkoan izango gara.