11.12.12

HIRURENA batelean lehen konponketak

Pasadan asteburuan Hirurena batelaren lehen koaderna berriak jartzen hasi ziren.

Batelaren koaderna berriak 3x2 zm ko sekzioa dute (originalen modukoa) .

Koadernak arkaziazkoak dira eta   naiz eta denbora asko izan lurrunetan gogor samarrak dira okertzeko.

Garbiketa lanen ondorioz (fibra kentzea) batelaren lehen izena agertu zen .
IRU AIZPAK izenarekin izan zen uretaratua batela.


Argazki gehiago zaharberritze eta berriak egiten atalean