15.7.12

DOUARNENEZ 2012 uztailak 10



Berriro ere, MARIO eta TRABOLA egon dira Douarnenezen, Bretañako herri txiki baten, Euskalherritik 1000 kilometrotara. Bertan Temps Fêtes ospatzen da, urte bitik behin egiten den munduko txalupa tradizonalen konzentrazio handiena. Aurten 1200 txalupa eta 900 mariñel mundu guztitik etorrita. Eta edizio honetan gure lagun katalanak izan dira ohorezko gonbidatuak. Aspalditik daukagu harreman onak Kataluniako museo eta elkarteko jendeekin eta gure batelak katalan txalupen alboan lotu ahal izan genituen, portuko tokirik onenean.




Aurtengo expedizioko txalopa gizonei ( 4 Lekeitiar eta 2 Ondarrutar), eskuak zabalik hartu gaituzte herri Bretoi honek, aurreko edizioetatik, egindako lagun eta harreman, herritar, mariñel, eta antolakuntzakoekin.




Lau egun iraun zituen jaiak, programa oso zabala izan zan , estropada eta erakustaldi ugaritan parte hartu genuen, gure humore ona ere erakusten.



Etxerako bidaian, Temps Fête 2014 an pentsatzen hasi gara…

Itzuliko gara, berriro ameztera.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/114345779106902358666/TEMPSFETEDOUARNENEZ2012#