1.7.11

MORBIHAN 2011





         2011ko Maiatzaren 28an 21 ontzi, horietatik 7 EBE-tar, eta ehunen bat euskaldun Bretainiako Morbidhan itsasaldera abiatu ginen . Urtero- urtero ospatzen daben "semaine du golfe"ko aurtengo ekitaldian Euskal Herria gonbidatua izanik, geure kultura, itsasketa era, hizkuntza, ...erakustera joan ginen hainbat elkarte. Itsas egurra haizean, albaola , bizi-bizi, endaika, escumayres-talasta, euskalbateleroak eta baten bat ahaztu badot parkatuiztela.


Geure moduan beste milaka itsaszale hurreratu ziren, bakotxak berea erakutsiz eta lemari gogor eutsiz. Alkarren artean askatasun haizearen laguntzaz, geuk be, batelak itsasoko ur lodietatik, portuetako ur bareetara eramatea lortu genduzan.


                                                   Itziarko gaina, bide luzeari ekiteko prest.


                                                                kampinean heldu barri
                                                        
                                                    
                                                        batelak ur preziatuetan uretaratzen





                                                                        Gure saltsan










Parrandarako tartie be egon zan.



Turismue be ein gendun , lehorrien noraezien,...


Karnak




Irrintzi bat Bretainiatik

Bretainian nago, Morbihan-en, golfe du Morbihanen,

Vannes, Port vannes-en,

Puerto Banusetik kilometroetan haragoko distantzian,

izatez eta esatez.

Denean bide batez!

Barrualdeko larre lau berdeen itsasertzera.

Josselingo erdi aroko eraikin, La Gacillyko lorategi eta karrika kultural zein Redoneko kanalen bazterrera.

Dinnango akantilauak bezain idiliko eta bertako irlatxoen korronte ta haizeak bezain undergraund,

marea berean bagoaz ere.

Bagoaz diot, batelean goazelako, itsas bide hauetatik, tourrean txirrindulariak tourmaletetik lez edo txoriek zerutik emigratzen duten tankeran, txiri-txiri, bidean bide.

Ta hor datoz Pantxike, Trabola, Txatua ta Tramana,

beraien txikian handi, beraien oraingoan lehengo,

mahai bat lau hankak osatzen duten lez,

itsasoan auzo bat sortuz; euskal batel-eroen komunitatea.

Txokitoren adarretik, gora batel-eroak esatera datorren

nota bakarraz jantzitako edo bustitako hobeto esan,

irrintzi bat irteten delarik; ESPIRITU!!!

Izan ere, badiote diotenak,

ziotenak ziotena:

“lurrean hiru gizon klase daude;

biziak, hilak eta ..itsasoratzen direnak.



Plazer bat eta eutsi zeuen urei batel-eroak!!!

                                                              Unai Inka


Argazki gehiago: