Aurtengo urtean Trueba fundazioak antolaturiko Pobeña 1890 jaialdiarekin bat ospatu dugu geure eguna.
Pobeñara heldu eta portutxo ondoan dagoen parkean kokatu genituen ontziak eta elkarteko estanda.
Guztia montatu ondoren batelero senide eta lagunak indarberritzeko hamaiketakoa egin genuen itzalpean.
Aurten zaharberritze prozesuan dagoen batel bat eraman dugu eta jendearen aurrean konpontzen aritu gara.
Goizeko ekintzekin bat batelen erakusketa , estandean elkarteari buruzko azalpenak, txalaparta eta trikitixa ere izan genituen .
heldu zitzaigun. Bazkarian Pobeña 1890 eta batelero egunean parte hartzen genduan guztiak izan giñen .
Azkenean arratsaldean marearekin bat ontziak Barbadun ibaian uretaratu genituen eta La Arenako hondartzaren parean ibili ginen.
Itxasberarekin bat ontziak uretatik etara eta agur ezan genion jai egunari.
Datorren urtean beste portu batean izango gara geure batelekin.
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/114345779106902358666/BATELEROEGUNA2011#
Loturak:
http://www.trueba.org/cast_actividades.htm
http://petronor.com/blog/blogs/petronor/archive/2011/08/01/pobe-241-a-retrocede-al-siglo-xix.aspx
http://www.cantusantana.org/
Eskerrak eman nahi dizkiogu Trueba elkarte, Pobeñako herri, Cantu Santa Ana eta jai egun hau ospatzeko lanean parte hartu duten guztiei.