BATELERO EGUNA 2010 GETRAIA UZTAILAK 30-31
Aurten bigarrengo aldiz batelero eguna ospatu dugu Getariako kaiean.
Euskal bateleroak elkarteak Getariako udalaren laguntzaz antolatua.
Jai egun honen helburua Euskal Herriko batelero zein behinolako ontzien zaleak batzea da.
Aurtengo jaiegunean Lapurditik Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritako batelak hartu dute parte.
Mediterraneotik etorritako ontzi bat izandugu ere eta Bartzelonako itsas museotik etorritako ordezkari bat ere.
Parte hartu duten elkarteak hauek dira:
Itsas begia (Lapurdi)
Itsas egurra haizean (Bizkaia)
Euskal bateleroak elkartea (Euskal Herria)
Lamardamics (Catalunya)
Batelero eguneko ekitaldiak ostiralean hasi genituen, parte hartuko zuten ontziei arrera egin zitzaien Getariko kaiean, modu honetan jendearentzat ikusgai geratu ziren batelak.
Zumaiarrak arraunean etorri ziran, earki¡¡¡¡
Jendearen ikusmina eta jakingura asetzeko erakustaldia.
.
Zapatu goizean Estand a montatu ondoren patroien batzarra izan genuen eta ondoren ontziak uretaratuak izan ziren.
Estand ean Euzkadi batela (Bermeo) egon zen erakusgai, Lekeition 1920 ean egindako batel zoragarria ( batelari lotuta dauden era guztietako gailuekin)
Catalunyatik etorritakoak ere gogor aritu ziren.
Batzarra.
Batelak uretara.
Getariatik Zumaia aldera egitea erabaki genuen.
Brokoa (Donibane Lohitzun)
Itsas Begia ( Zokoa)
Pokerka (Donostia)
Trabola (Ondarroa)
Animatejose (Zukarrieta)
Euzkadi(Bedrmeo)
Tramana (Galdakao)
Yateveo yatevere (Plentzia)
Amboto (Arriluze)
Urtzi (Portu Zaharra)
Xerina (Catalunya)
Ibilbidea egin ondoren porturatu genituen ontziak eta gurdien gainean utzi genituen ikusgai.
Arremanak estutzeko marmitako jana eta bateleroen argazkia
Kulturako zinegotziari eskerrak eman genizkion eta jai eguneko ikurra eman genion.
Lehen bai lehen hasiko gara datorren urteko ekitaldirako portua bilatzen.
Loturak
http://www.youtube.com/watch?v=EbD2N0V3ePo
Xerina ontziko Jordi-k eginiko bideoa
http://www.diariovasco.com/v/20100801/costa-urola/giro-bikaina-atzo-batelero-20100801.html
http://www.diariovasco.com/v/20100731/costa-urola/batelero-eguna-ospatzen-gaur-20100731.html