29.7.10

DOUARNENEZ OSTEKO ERRESAKA


Merezi izan du bai, 945 km tako ibilaldia egitea Douarnenez eko herri zoragarri eta arrigarrirarte.


Astuna izanda be ilusioaren hauspoaz airean egin genituen kilometro pila horiek.



Bretainiako parajera heldu bezain laster harritzen hasi giñen, herriko ontziolak lanean diraute, bai egurrezko ontziak egiten jarraitzen dute kale erdian, hauetako gehienak mendebat delako diseinuak erabiliaz egiten dituzte (egurra, zapi ereneko belak….)




Jai egunak hasi orduko euskal bateleroak elkarteko lau ontziak bertan giñen, bete 596 ontziren artean (600 guztira).





Ontziekiko duten errespetua nabaria da Belen Kliper etik(Frantziako haundiena)hasi eta 2 metrotako ontzitxoetara, dan danak izan giñen txalotuak eta erretratatuak.




Esklusako irteraren bidean.




Antolatzaileak geure ontzientzako azalpen panel berezia jarria zuten.




lagun berriak egiteko momentuak egon dira ere, janaria tarte izanda.






Ikusleak ontzietako jendea agurtzen dute eta elkarte ezberdinak burutzen duten lana miresten dute, ea pixkanaka geure kostaldean halako jarrerarik sortzen diren.






Dena izan da positiboa, errepikatzeko topaldia.
Eskerrak posible egin duten famili eta lagunei.