Benetan polita haurten Itxas Egurra Haizean elkartearen eskutik ospatu dugun jai eguna.
Egitaraua jarraituz; goizeko hamarretan Bizkaia zein Gipuzkoatik etorritako 16 ontzi batzen hasi ginen Algortako Portu Zaharrean, “eskifai” ta guzti.
Ontziak karroetatik jeitsi eta uretaratzen hasi ginen humore onean. Indarberritu ginen hamaiketako gozo batekin.
Argazkitxo bat ateratzeko unerik ere, izan genuen.
Ontziak uretan, gorputzak epel, eta ikatza parrillan.
Uretan bueltatxo bat emateko unea heldu zen azkenik TUUUUUU TUUUUUU¡¡¡ denak uretara.
Ordubeteko ibilalditxoaren ondoren eta sardina erre usaina jarraituaz, Portu Zaharreko hondartzara bueltatu ginen.
Sardinak, txistorra eta lurrak emandako edariak hartuz solasalditxorako garaia etorri zan ere. Akeita hartu ondoren, arratsaldeko ibilbidea burutzeko egitaraua jaso genuen eta poztasun handiz uretaratu genituen ontziak.
Haize “fiñari” eta ontzi lagunei esker bentean ibilbide politaz gozatzeko aukera izan genuen.
Ibilbideko kontuetaz berba egitearekin batera ontziak karroetan zamatu eta lotu genituen.
Boga¡¡¡¡¡