21.5.10

ITXAS EGURRA HAIZEAN ELKARTEA

EB-Noiz sortzen da elkartea?


-Itxas Egurra haizean elkartea 2009an sortu zan itsas ondarea eta bereziki egurrezko txalupak zaindu, babestu, eta bere balio historiko eta kulturala zabaltzeko.

Egun hamabost bat bazkide gara, batzuk bere txalupa daukie eta beste batzuk txalupabakoak dira.Elkartearen gurarietan txalupa bakoitzak arduradun bat izatea dago, danok bai gara gure ondarearen arduradun. 


EB- Zein da zuen lan esparrua?


Elkartearen lan esparrua Getxo zan baina apurka apurka inguruko portuetara zabaltzen ari da ( Plentzia,Portugalete.....). Euskal herrian dauden antzeko elkarteekin harreman estuak izaten ari gara.


EB- Zeintsu lanetan ari zarete orain?


Elkarteak gur egun bazkide batzuk aurrera eramaten dituzten errestaurazio proiektuak bultzatzen ditu, auzolan espiritua eguneratzen,


EB- Non egiten duzue lan?


Elkarte kide gehienak tailerrik ez dutenez Algortako pòrtu zaharrean ( Txispas batela) zein Arriluzeko portuan (Arriluze batela) konpontze dituzte beraien ontziak.

Zorionez talde kiderenbatek badu non konpondu bere ontzia (Algortan batel bat, Portugaleten balandro bat).


EB –Zein duzue gaur egun behar izanik handiena?


Gaur egun elkarteak duen beharrizanik handiena lan egiteko tailer bat da non zaharberritze, konponketa zein eraikitze berriak egin. Aldi berean elkartekide zein ontzizaleen topagune eta erreferente bihurtu.


EB- Non kokatuko zenukete Ontziola?


Gure ustez Algortako portu zaharra izango litzateke olako Ontziola bat kokatzeko toki naturala, guk erabiltzen ditugun ontzi txikientzako portu erabilgarri eta aproposa batí du horrela mendetako tradizio bati jarraipena emango genioke.


EB- Ekainak 6 ean antolatu duzuen bilkuraren inguru zer kontatu ahal diguzu?


Ekainaren 6 ean ,bigarren Txalupa bilkura antolatu dogu Algortako Portu Zaharrean. Usadioa jarraituz korpus kristi jaiarekin bat antolatu dugu.

Bezperan, marea beían dala, portuko garbiketa bat antolatuko dogu aintzinean urtero egiten zen lez, eta igande goizean portu inguruan arituko gara ontziekin, ondoren portuko hondartzan bazkalduko dogu arratsaldean Abratik Getxoko kirol portura joateko.


EB-Eta gero?


Udan zehar hainbat bilkuratan egongo gara, Getxon hasi Douarnenezetik (Bretaña) pasa

Donostin bukatzeko, euskal bateleroak en blog ean agertzen dira bilkurak.

EB- Bukatzeko?
Jaiean zein elkartean parte hartu nahi izanez gero , Iñaki Gomez ekin harremanetan jarri telefono honetan: 660312073 edo helbide electrónico honetara idatzi

  itxasegurrahaizean@hotmail.com
 

Ongi etorriak sarie.

EB- Ekainak 6rarte orduan Jesus



                                                                                                                            Korpus eko bilkura 2009