18.5.10

Ekainak 6 portu zaharrean topaldia


Datorren ekainaren 6 ean  Itxas egurra haizean elkarteak batel topaketa antolatuko du Algortako portu Zaharean.

.Elkarteko Iñaki Gomezek dionez Portu Zaharean arrantzaleak Korpus Kristiko jaieguna beti ospatu izan dute. Aurtengoan ere bertan izango gara Abrako batel zaleak eta inguruko portuetatik gerturatuko diren ontziak jai egun hau ospatzeko.

Egitarauaren inguruan zera dio Iñakik : Ostiralean ontziak jasoko ditugu eta lehorreko erakustaldia egingo dugu, ontziak gertutik ikusi eta ukitu ahal izatea oso interesgarria da.

Sapatu goizean portuko hondarra garbituko dugu ondoren ontziak hondarrera jaitsi ahal izateko, sardina erreak jan ondoren arratsaldeko itsas gorarekin bat abratik ibilaldia egingo dugu Getxoko portu deportiboan bukatzeko.


Egun polita izatea espero dugu, itsas egurra haizean elkartekoekin harremanetan jartzeko helbide honetara idatzi.

itxasegurrahaizean@hotmail.com