4.6.20

C O V I D 19

KOMUNIKATUA
Bilbon, Itsasmuseum Bilbao rekin batera ospatu behar genuen 2020 ko Batelero Eguna atzeratzea erabaki dugu, Covid19 ak sortu duen egoera larria medio.
Galerna txar hau laister gaindituko dugulakoan.

Egoera larria den arren batelak beraien jatorrizko portuetan izango dira. Eutsi goiari kuadrilla.

7.1.20

MUNDUKO ITSAS KULTURAK PASAIAN 2020


Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioa 2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1a bitarteko ekitaldia izango da, eta ondoz ondoko 5 egunetan Gipuzkoako herri horretako uretan elkartuko dira kontinente osoko ontzi tradizionalak.
Euskal bateleroak eta gure  ontziak bertan izango gara ere ekitaldi eta itsasketetan parte hartuz.
Urgunea izango da ontzi tradizional guztiek erabiliko duten agertokia nabigatzeko, eta lehorreko guneak, aldiz, herriko lau barrutiak bilduko dituena, Village gisa pentzatutako espazio batzuk erakutziko dizkigu, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari egiteko, eta bi gune horien artean banatuko dira jarduera guztiak.



17.12.19

23.5.19

BATELERO EGUNA 2019






Dagoeneko 2019 urteko batelero eguna abian da.
Abuztuaren 3 eta 4 ean Bokaleleko (Boucau)  kaiean ospatuko dugu.
Les Escumaires Talasta ko kideekin batera eta Boucau eko udalaren laguntzarekin antolatzen ari gara.
Larunbatean bi nabigazio eta Igandean nabigazio bat izango dugu.
Larunbat goizean itsaso aldera egingo dugu eta arratzaldean Baiona aldera joko dugu.
Igandean "Zingan" txapelketa izango dugu eta ondoren Bokale parean nabigazioa.
Batela baduzue eta gurekin Batelero egunean parte hartu nahi baduzue  geure e mail era mezua bidali.